Bereziak gara?
Joaquín Caparrosek sarritan erabilitako esaldi bigaz hasi gura dot gaurko hausnarketea. Berak zuzendutako taldearen ikusgarritasun bako jokoaren ganean itaunduta, “sailkapena, lagun” erantzuten eban. Horregaz batera, egin biribila esan eban partidu baten ostean, futbolean zerutik infernura egun batetik bestera pasatzen dala bota ebanean. Egiari zor, beste berba batzuk, zehatzagoak, erabili ebazan baina mezua horixe izan zan. Athletic jaisteko postuetako amildegira hurreratu zan Sanchez Pizjuanen galduta. Alarma guztiak biztu eta presidenteak berak esan eban taldearen lehentasuna 42 punto lehenbailehen lortu eta maileari eustea zala. Ligako hiru jardunaldi beranduago, Ernesto Valverderen taldeak hamar puntura ditu jaisteko postuak eta hirura bakarrik Europan jokatzeko aukerea emoten dauen seigarren postua, azken hiru jardunaldietan bederatzi puntu eskuratu ostean. Bateren batek........
