menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Arnasa hartzeko garaipenak

23 0
17.02.2026

Denporaldiaren une erabakigarrira heldu gara. Hamalau jardunaldi geratzen dira liga txapelketea amaitzeko eta Athleticek orain arte jokatutako partiduetan erakutsitakoa pozik egoteko modukoa ez bada be, Valverdek zuzentzen dauen ekipoak zabalik ditu ate guztiak. Kopan be, aukerak ditu finalean sartzeko, final aurrekoetako joaneko norgehiagokan makal aritu arren. Denporaldiaren ganeko balorazinoa egiteko orduan, ezin dogu ahaztu Txapeldunen Ligan zuri-gorriek azken jardunaldira arte bizirik mantendu ebezala hurrengo kanporaketan sartzeko aukerak, Bergamon garaipen gogoangarria lortu ostean. Ligan, argi gorri guztiak biztu ziran Sanchez Pizjuanen galdu ostean, aurretik emaitza txar ugari kateatuta, sailkapeneko azken hiru postuetako amildegira hurreratu zan-eta Valverderen ekipoa. Gauzak holan, set-ball bi jokatu ditu Athleticek........

© Deia