Odol eta haize berriei, zuei
Donostia-Groseko EAJ-PNVko Alderdikidea naiz orain dela 30 urte oso luze. Harro. Euri asko egin du beraz 1996 urtean hartu nuen erabaki sendo ea zindo hartaz. Euria egin du bai, kazkabar eta trumoiren bat ere, baina baita eguzki goxo asko eta ugari ere. Eguzkia nagusi, Lizardik berak eta Orixek ere esan eta idatziko luketen bezala eta Antton Valverdek doinua eta ahotsa: “Izotz ondoko eguzki neguaren pare… eta abar”. Abesti zoragarri eta ziragarria. Harro horretaz beraz. Oso gainera. Ohorea. Erabaki ona!
Tristura izaten da, izaten dut, Alderdikideren batek uzten gaituenean, hiltzen denean esan nahi dut, eta agian beste mundu batetara ihes egiten duenean eternitatearen bila, non eta espazioa eta denbora bat egiten den une horretara hegan doanean hain zuzen. Eta zahartzen ari naizen neurrian, fisikoki esan nahi dut, ez bestez, gero eta ilusio handiagoa egiten dit jende berria ikusteak Batzokian. Alderdikide berri bakoitzak poztasuna sortzen dit. Katea ez dela eten, ezta etengo ere irmoki sinesten duanean. Azken berri hauetako hiruri, gaztea bat, ez hainbeste besteak, bi emakumeak, bat gizona, ba Euge Arrizabalagak, Gipuzku Buru Batzarreko presidenteak, hitzaurrea sinatzen duen “Alderdikideen Gida” eman nien eskutara. Ni neu maixua izango banintz bezala. Harro. Guztiz gogokoa zait aipaturiko hitzaurrea. Behin eta berriro irakurri izan dut. Laburpen bikaina dela deritzot. Bai hitzaurrea, eta baita ere beste guztia, didaktikoa oso, bai, oso. Didaktikoa, esan beharrekoa. Hitza hitz. Esan beharrekoak, argi-garbiak.
Bere eskuzabaltasunari eskertu natzaio, esan diot argitaratzeko asmoak nituela eta. Arazorik ez. Honela dio: “Agur Alderdikide. Poz hartzen dut Eusko Alderdi Jeltzalea aukeratu duzulako. Egon ziur batzen eta mugitzen gaituzten arrazoiek eta sentimenduek zentzua dutela. Motiboarekin gara Alderdikoak: Euskadi da gure Aberria, euskara gure herri hizkuntza; jatorriz eta hala nahirik , herri bakarra osatzen dugu zazpi lurraldetako euskaldunok, eta gure herriak bere buruaren jabe jabe izateko eskubidea defenditzen dugu; askatasuna eta justizia........
