Disonantzia kognitiboa
Guk uste dugu koherenteak garela geure bizitzako arlo, egoera, jazoera eta enparauko eremu guztietan. Horixe uste dugu; baina hori, gomuta gisa, ustel gertatzen da; esaera zaharrak dioenez, usteak uste, erdiak ustel. Geureari doakionez, gehienetan ustel. Hori erakusteko modurik argiena eta garbiena aleak aipatzea da. Aleok ipintzen ditugunean, geure buruarekin zintzo jokatzen badugu behintzat, konturatzen gara zutabe honetan behin baino gehiagotan azaldu dudana, norberak nahi izan ez........
