Badakizunean
Lau hezitzeko modu omen daude. Eta txikitan segun eta zer nolako heziketa jaso duzun, nagusitzean halakoa izango omen zara.
Behin, hilekoa agertu zitzaidan lehenbiziko egunean bezala, biok bakarrik egoteko momentua eta lekua aurkitu eta alabari ezagutarazi behar zionaz hitz egin zidan amak. Emakumetik emakumera. Bi gauza izan behar nituen oso kontuan: batetik, nire aurretiko emakumeek lortutakoak aintzat hartu eta aplikatzea: bozkatzeko eskubidea, kontu korronte propioa izatea, etxetik kanpora lan egitea, eta........
