menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Euskara, zubigintza eta zubigileak

25 0
24.03.2026

Euskara ahulegia da armatzat hartzeko “ Koldo Mitxelenaren hitzak dira. Hitz profetikoak alajaina. Berri itsusiak tamalez euskararen eta Korrikaren inguruan. Euskararen inguruan zubien eta zubigileen garai premian hara eta non lubakiak. Lubaki madarikatuak. Eta lubakiak eraikitzea ez da ez bide egokia zerbait hobearen bila aukeratzeko orduan, ezertan, ezta euskararen inguruan ere. Berriro diot, ezta euskararen ingurua. Errorea da. Handia. Artikulu honen izenburua erabakitzean eta “zubigintza” eta “zubigileak” hitzak idatzi bezain pronto nire aita “Inosen” datorkit burura, garunera eta bihotzera. Zeren euskaraz idaztea erraza ez zenean, 1965 inguruaz ari naiz nire aitak garai hartako “Zeruko Argia” izena zuen Kaputxinoen aldizkarian idazten zuen, ni 12 urteko mutiko bat nintzen, baina gogoan daukat nola idazteko makina zahar eta handi batean aritzen zen tekleatzen eta tekleatzen, amaitu bezain laster ni bidaltzen ninduen Grosen bizi ginen etxetik, zubia pasa, eta ia ia aurrez aurre zegoen Kaputxino elizan ez dakit nori emateko. Zubia pasatzen nuen bai, harantz eta buelta. Zubia hor. Zubigilea, ni neu, ari arin sobretxoa eskutan. Urduri, mezularia bainintzen. Zubia, Zubigilea, mezularia. Nire aita “Inosenen” horietako artikulu baten izenburua “Zubigintza eta Zubigileak” zen. Artikulu profetikoa hain zuzen. 1965ez ari natzaizue irakurle estimatuok, orain dela 63 luze beraz. Euskaldunon arteko zubigintza eta zubigileaz ari zen, belaunaldien arteko zubigintzaz, euskarak ere bere zubigintza eta zubigile partikularraren beharra omen zuen (batua eta euskalkien arteko, “h”a eta abar), abertzaleen artean zer esanik ez, eta baita abertzale eta ez abertzaleen artean ere. Zubigintzaz eta Zubigilez ari zitzaigun frankismoaren itzal erdian. Gero artikulu hori, eta beste batzuk, aurkitu nizkion bere heriotzaren ondoren eta gaurko “Argia”ra bidali hemerotekan gordetzeko. “Zubigintza”, eta “zubigileak” noski, aitaren benetako grinak.

Euskarak zubiak eta zubigileak behar ditu, Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak dioen bezala, zubiak eta zubigileak eta ez elkarrengandik urruntzen joango diren muturrak, zubiak erakundeetan, zubiak eta zubigileak kalean eta zubiak Korrikan, eta........

© Deia (Tribuna Abierta)