90 urte eta hilabete
90urte eta hilabete bat, 2026ko uztailaren 18a. Oroitzapenaren data tragikoa izan zen demokrazia eta askatasunarentzat. Nik neuk txikitandik horrelaxe bizi izan dut behintzat (aitak: Joxemanuel! 36koak dira!). Horrelako egun batean 89 urte luze lehenago, 1936. urtean hain zuzen, Euskal Lurra odoltzen hasi zen. Odolaren gorritasunak mendi eta kale, hiri eta herrixkak margotu zituen Araban, Nafarroan, Gipuzkoan eta Bizkaian. Guda eta borroka. Heriotza. Negarra eta malkoak. Barne koherentziaren eta giza balioentzat une klabe eta giltzarria. Faxismoaren haziak Europan indarra hartzen ari zen. Bai Alemania, bai Italian, baita Espainian ere . Espainia izan zen Faxismoaren lehen esperimentua, ondoren, Alemaniari suertatuko zitzaion. Italia bera horrelaxe zebilen. Garai zailak.
1936ko uztailaren18an, Espainiar faxistek, Alemania eta Italiarren laguntzaz Errepublikaren kontra altxatu ziren, legalitatearen kontra, demokraziaren kontra eta askatasunaren kontra. Uste izan zuten kolpe militarrak bide erraza izango zuela, hilabete gutxiko kontua izango zela uste zuten. Baina az zen horrela izan. Kolpe militarraren aurka erresistentzia bortitza altxatu zen bai Espainian, baita ere Euskadin. Euskadin Eusko Gudarostea osatu zen arin eta presaka. Ezagunak dira Batailoi askoren izenak. Hantxe bildu ziren nazionalistak eta ez nazionalistak, sozialistak eta komunistak, errepublikanoak eta garai hartan zeuden sindikatu ezberdinak. Jose Antonio Agirre zen lehen Eusko Jaurlaritzaren lehen Lehendakaria. Eta Eusko Gudarostearen goi burua Eusebio Erkiaga “Lauaxeta” izan zen, olerkari bikaina hain zuzen. Jakina da Alemaniarrek Gernika bonbaz kiskali ondoren “Lauaxeta” bera erakusten ari zitzaiola hango triskantza izugarria Europatik etorritako periodista bati nola Errekete batzuk preso hartu zuten, Gasteiza eraman eta gutxira fusilatu zuten. Lauaxetak olerki zoragarriak idatzi zituen, horietako batean honela zioen: ”dena eman behar zaio maite den askatasunari”.
Eta Eusko Gudarosteak horixe egin zuen, Eusko Gudarostea osatzen zuten gudaria dena eman zuten maite zuten askatasunari. Bizia eman zuten.........
